Politika -
Euskal Irrati Telebista
Nafarroako Parlamentuak sarea digitalizatzeko eskatu dio EiTBri
Ebazpena PSN, Bildu, Aralar-NaBai, I-E alderdien eta Geroa Bairen bi parlamentarien aldeko botoekin, eta UPN eta PPNren abstentzioekin, onartu dute.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak "EiTBri sare analogikoa behin-behinean, behin betiko ebazpena atera bitartean, digitalizatzeko" eskatu dio, onartu duen ebazpen baten bidez.
Ebazpena PSN, Bildu, Aralar-NaBai, I-E alderdien eta Geroa Bairen bi parlamentarien aldeko botoekin, eta UPN eta PPNren abstentzioekin, onartu dute.
Testuaren bigarren puntuan (Bilduk, Aralar-Nabaik eta I-Ek eskatuta eta PPNren oposizioarekin) "Parlamentuak zenbait alditan eskatutakoa kontuan hartuta, EiTB LTDren bidez jartzeko bideak ahalbidetzeko" eskatu dute.
Aurreko abuztuaren 5ean onartutako adierazpen instituzionala kontuan hartzeko eskatu dute ebazpenean (Geroa Bairen bi parlamentariekin). Halaber, "kateak Nafarroan dituen ikusleen mesedetan" alternatiba bat eskaintzea jaso dute.
Testua proposatu dutenek ohartarazi dutenez, EiTB Nafarroan behin betiko hartu ahal izateko, gehien bat Foru Gobernuak EAEko zuen ituna bertan behera utzi ostean, luze jo lezake.