Politika -

Frantziatik

Iker Mendizabal Cubas ETAko ustezko kidea Espainiaratu dute

Terrorismoarekin lotutako delituengatik epaituko du Audientzia Nazionalak. Iker Mendizabal 'Mendi' 2007an atxilotu zuten, Anguleman.

Iker Mendizabal Cubas 'Mendi'. Argazkia: EFE
Iker Mendizabal Cubas 'Mendi'. Argazkia: EFE
Iker Mendizabal Cubas 'Mendi'. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

INTERPOLeko Polizia Nazionaleko hainbat agentek Iker Mendizabal Cubas 'Mendi' ETAko ustezko kidea Espainiaratu dute gaur Frantziatik. Terrorismoarekin lotutako delituengatik epaituko du Audientzia Nazionalak.

Iker Mendizabal Cubas 'Mendi' 2007ko uztailaren 11an atxilotu zuten, Anguleman, Frantziako hegoaldean: poliziaren arabera,  ETArentzako lehergailuak egiteko materiala atzeman ziotena atxilotu zutenean.

Segurtasun indarren ustez, Iker Mendizabalek ETArentzako armak eta lehergailuak biltzen zituen. Halaber, Barne Ministerioak dioenez, Mendizabal ETAko buru militarretako bat zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea