Politika -
Epaiketak eteteko deia
Herriko Tabernen eta Segiren auzien kontrako manifestazioa gaur Bilbon
'Libre, epaiketa politikorik ez' lelopean, Auzitegi Nazionalean abiatutako auziok bertan behera uztea eskatuko dute, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta.
ETA Herriko Tabernen bidez finantzatu ote zen ikertzeko auziagatik (35/02) eta 2009an Segiren aurkako operazio batean atxilotu ondoren urritik aurrera epaituko dituztenek "elkartasun manifestazio bat" deitu dute gaurko, urriaren 26. Bilboko kaleetan zehar egingo dute protesta ekitaldia.
Libre, epaiketa politikorik ez lelopean, Auzitegi Nazionalean abiatutako auziok bertan behera uztea eskatuko dute, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Mikel Totorika deitzaileetako batek esan zuenez, "une politiko berri honetan, urte askoan bizi eta pairatu dugun gatazka hau atzean uztera bideratuta egon beharko lirateke ahalegin guztiak, baina Espainiako Estatua, baliabide juridikoak erabiliz, kontrako noranzkoan doa".