Politika -

Frantzia

Aske utzi dituzte Lyongo kartzelaren atarian atxilotutako hiru gazteak

Atxilotuek espetxeko bizi baldintzak kritikatu dituzte eta "torturatzaile" deitu diote presondegiko zuzendariari. Bi presok eraso bat jasan zutela salatu du Etxeratek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak aske utzi ditu gaur goizean, Lyongo espetxearen atarian desordena publikoa eragitea egotzita, atxilotu dituzten hiru euskal herritarrak.

Atxilotutakoak Julen Lasarte Burgoa, Bingen Arrizabalaga Sagastagoia eta Jose Manuel Segadesaras dira, Europa Press eta EFE agentziek terrorismoaren kontrako iturriek aipatuta zabaldu dutenez.

Hiru pertsona horiek presondegiko atarian aurkeztu dira, espetxeko bizi baldintzak kritikatu dituzte eta "torturatzaile" deitu diote presondegiko zuzendariari.

Etxerat presoen senideen elkarteak salatu duenez, Urko Labaka eta Xabier Aranburu presoek kartzelako funtzionarien "eraso" bat jasan zuten, urriaren 10ean, zigor-ziegatara eraman ari zirela.

Urriaren 9an, Labaka eta Aranburu zortzi egunez zigortzeko ziegan igarotzera zigortu zituzten, ETAko presoek egindako protesta baten funtzionariekin tira birak izan ostean. Presook futbolean jolastu edo gimnasioan egotea galarazi zietela salatzeko egin zuten protesta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea