Politika -

Parot doktrina

Pirizen harreraren berri emango dio Urquijok Auzitegi Nazionalari

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, terrorismoa goratu eta biktimen duintasuna urratu da Pirizen ongietorrian.

Juan Manuel Piriz presoa atzo atera zen kartzelatik. Argazkia: EFE
Juan Manuel Piriz presoa atzo atera zen kartzelatik. Argazkia: EFE
Juan Manuel Piriz presoa atzo atera zen kartzelatik. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parot doktrina baliogabetuta atzo libre gelditu zen bigarren presoari, Juan Manuel Pirizi, Loiuko aireportuan gaur arratsaldean egindako ongietorriaren berri emango dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Auzitegi Nazionalari. Urquijoren ustez, terrorismoa goratu eta biktimen duintasuna urratu da Pirizen ongietorrian.

Piriz 12:30ean iritsi da Loiuko aireportura, eta bere zain 30-40 lagun inguru zeuden bertan.

Juan Manuel Piriz Lopez presoa atzo 17:00etan irten zen Botafuegoseko kartzelatik (Algeciras); izan ere, Auzitegi Nazionalak Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea eta Piriz aske uztea erabaki zuen.

29 urte eta 8 hilabete egin ditu kartzelan, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu ostean kartzelatik ateratzen den bigarren presoa da, Ines del Rioren atzetik.

Guardia Zibilak egindako txostena bidaliko dio Carlos Urquijok Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal buruari. Urquijoren esanetan, EAEko eta Espainiako biktimen legeak urratu dira: "Ez dugu omenaldi ekitaldi txikirik ere onartuko, legeak ezin dela toleratu dio-eta".

Ines del Rio kartzelatik atera ondoren Hasier Arraiz sortuko presidenteak egindako adierazpenak gogora ekarri ditu Urquijok. Sortu alderdiak ez du inolako ongietorririk deituko Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu ostean libre gelditzen diren presoak omentzeko, Arraizek jakinarazi zuenez.

Ezker abertzaleak Estrasburgoren erabakia pozez hartu duela onartu zuen, baina arduraz jokatzeko erabakia hartu du, besteak beste, biktimak ez mintzeko,

Urquijoren esanetan, adierazpen horiek garbi erakusten dute Sortuk ez duela ilegalizazio prozesua martxan jar dezakeen ezer egin nahi.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala