Politika -
Elkarretaratzea
Gallardon: 'Estatuak irabazitako borrokaren ordezkariak dira biktimak'
Bestalde, Ana Botella Madrilgo alkateak azpimarratu du biktimak "ulertu" egin behar direla beti.
Erredakzioa
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak esan du AVTk deitutako elkarretaratzean herritarrek biktimei euren babesa adierazi zietela. Biktimak "zuzenbide-estatuak irabazi eta terroristek galdutako borrokaren duintasunaren ordezkariak" direla gaineratu du Gallardonek.
Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidenteak gaur goizean Madrilen emandako hitzaldian izan da Gallardon. Ekitaldian, besteak beste, Ana Botella Madrilgo alkatea, Ana Mato Osasun ministroa, Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentea eta Angeles Pedraza AVTko presidentea izan dira, eta Pedrazak txalo-zaparrada handia jaso du ekitaldia hasi aurretik.
"Terrorismoaren biktimei babesa adierazteko aukera paregabea izan genuen atzo. Borroka terroristek galdu eta biktimek irabazi dutela gogoratu behar dugu beti", esan du.
Bestalde, Madrilgo alkateak azpimarratu du biktimak "ulertu" egin behar direla beti.