Politika -
Terrorismoaren biktimak
Oroimenerako Zentroari berriz ekitea eskatu dio Legebiltzarrak Rajoyri
Zentroa abian jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2012ko urtarrilean Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa abian jartzeko lanei berehala berriz ekitea eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari.
EH Bildu bakarrik agertu da eskaeraren kontra, koalizioaren hitzetan, proiektuak Espainiako Gorteen diseinuari erantzuten diolako eta ez diolako erantzuten euskal gizartearen interesei.
Terrorismoaren biktimei aitorpena eta babes osoa emateko legean jasotzen den proiektua da zentroa, ''terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balore demokratiko eta etikoak zaindu eta hedatzeko asmoz''.
Egoitza EAEn ezartzea da asmoa, eta hori abian jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2012ko urtarrilean Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.