Politika -

Belgika

Ganteko Auzitegiak uko egin dio Natividad Jauregi espainiaratzeari

Fiskaltzak astelehenera arteko epea dauka helegitea aurkezteko, eta azkena izango litzateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ganteko (Belgika) Apelaziozko Auzitegiak Natividad Jauregi ETAko ustezko kidearen estradizioa ukatu dio Espainiari, Paul Bekaert Jauregiren abokatuak jakinarazi duenez.

Apelaziozko Auzitegiak Belgikako Justiziaren erabakia bertan behera utzi du, urriaren 16an Flandesen atxilotua espainiaratzea onartu baitzuen.

Jauregiren defentsak ez du oraindik auzitegiaren erabakiaren idazkia jaso; horrenbestez, ez dakite oraindik zein argudiotan oinarritu den erabakia hartzeko.

Edonola ere, Fiskaltzak ez du hurrengo astelehenera arte (azaroak 4) helegitea aurkeztuko duen erabakiko; prozesu horretako azken helegitea litzateke, aurkeztekotan.

Espainiaratzea ekiditeko, Bekaertek "justizia espainiarrean euskal herritarren eskubideak urratzeko dagoen arriskua" argudiatu du helegitea.

Halaber, defentsak araudiak eskatzen duen "zentzuzko epea" igaro dela argudiatu du, ustez delituak egin zirenetik 32 urte pasatu baitira.

Bekaerteren esanetan, ustezko terroristak azken hamar urteak daramatza sukaldari bezala lan egiten Ganteko jatetxe batean, eta "oso arin hautsi zituen organizazio" terroristarekin zituen loturarik, Espainiatik alde egin zuenetik politikatik kanpo bizi izan delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea