Politika -
Diputatuen Kongresua
CNIko zuzendariak zerbitzu sekretuen funtzionamendua azaldu du
Azalpenak sekretuak badira ere, Jesus Posada Kongresuko presidentea pozik agertu da, eta orain "lasaiago" dagoela esan du.
Erredakzioa
Felix Sanz Roldan Espainiako Inteligentzia Zerbitzuetako (CNI) zuzendariak agerraldia egin du gaur Kongresuan, Sekretu Ofizialen Batzordean, zerbitzu sekretuen jarduna azaltzeko.
Hain zuzen ere, CNIk AEBei milioika herritarri eta nazioarteko hainbat buruzagiri espioitza masiboa egiten lagundu ote dien azaldu behar izan du Sanz Roldanek.
Besteak beste, nazioarteko terrorismoaren aurkako borrokan egindako operazioen berri eman die diputatuei.
Roldanen azalpenak sekretuak badira ere, Jesus Posada Kongresuko presidentea pozik agertu da, eta orain "lasaiago" dagoela esan du.
Asteburuan, CNIk ezker abertzaleko buruzagiak "etengabe" zelatatzen dituela argitaratu zuen El Pais egunkariak.
Ezker abertzaleak azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, baina ezin izan da Sekretu Ofizialen Batzordera joan, PPk galarazi egin zuelako horren partaide izatea.