Politika -

Biktimei Omenaldia

Memoriaren Eguneko ekitaldia Leioako EHUn egingo du Jaurlaritzak

PSEk gobernua duen udaletan egingo ditu ekitaldiak. Bestalde, Arabako erakundeek terrorismoaren biktimak omenduko dituzte ekitaldi bakarrean, igandean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguneko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arboretumean egingo du, Leioako (Bizkaia) campusean. Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du.

Lehenago lehendakariak Eusko Legebiltzarreko lore eskaintzan parte hartuko du. Memoriaren Eguna azaroaren 10ean egingo dute; izan ere, biktimarik izan ez den data bakarra da.

Era berean, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak parte hartuko du arboretumeko ekitaldian.

PSE

Bestalde, PSEk gobernua duen udaletan egingo ditu ekitaldiak aste honetan, sozialistek gaur jakitera eman dutenez.

Terrorismoaren biktimak omentzeko eguna gobernu sozialistak martxan jarri zuela gogorarazi du PSEk agiri batean.

Hala ere, PSEk ordezkaritza bat bidaliko du euskal erakundeek antolatutako ekitaldi guztietara.

Araba

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek ekitaldi bakarra egingo dute terrorismoaren biktimak omentzeko igandean.

Aldundiak jakitera eman duenez, ekitaldia 10:30ean hasiko da ETAko Biktimen Oroitarrian, Gasteizko Foronda kalean.

UPyDk rkitaldietan parte hartuko ez duela iragarri du, EAJk, PSEk eta EH Bilduk "lehertu" dutelako; izan ere, aurreneko biek "Terrorismoaren Biktimen Egunaren jatorrizko ideiari traizio egin diote".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Leioa bideoak