Politika -

Itxaso Atutxaren adierazpenak

'Sagredo gai da BBKn egoteko; beste diruzain batzuk espetxean daude'

Hitz horiekin erantzun die EAJren BBBko buruak Anton Damborenea EAEko PPren bozeramaileak egindako kritikei. Damborenearen hitzetan, Sagredok oso profil "politikoa" dauka.

Itxaso Atutxa. EITB.
Itxaso Atutxa. EITB.
Itxaso Atutxa. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Sagredo BBK-ko presidentea izateko gai dela eta "beste alderdi politiko batzuek" euren diruzainak "espetxean" dituztela esan du gaur Itxaso Atutxa EAJko burukideak, atzo PPko buru batek egindako adierazpenen harian.

Hitz horiekin erantzun die EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Anton Damborenea EAEko PPko bozeramaileak egindako kritikei. Damborenearen hitzetan, Sagredok oso profil "politikoa" dauka. "Haren curriculuma EAJko diruzaina edo gerentea izatea da, besterik ez", gaineratu zuen.

Radio Popular irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Atutxak onartu egin du Sagredok "profil politikoa" daukala, EAJko Bizkaiko exekutibako kidea izan den heinean, baina haren ibilbide profesionala ere kontuan hartzeko eskatu dio PPren bozeramaileari.

Sagredo Ipar Kutxatik datorrela gogorarazi du Atutxak, eta bertan hamar urte eman zituela azpimarratu du. Ondoren, enpresa pribatu batean "garraio kontuak kudeatzen" aritu zela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea