Politika -
2011ko datuak
17 alderdi politiko porrot teknikoan daude, Kontu Epaitegiaren arabera
Zulorik handiena Unio Democratica de Cataluñak du eta zerrendan Amaiur eta Geroa Bai ere agertzen dira.
Erredakzioa
Espainiar Estatuko 17 alderdi politiko “porrot teknikoan” zeuden 2011. urtean, Kontu Epaitegiaren azken txostenaren arabera.
Zulorik handiena Unio Democratica de Cataluña (UCD) alderdiak zeukan (11,2 milioi euro). CIUk 10,1 milioiko zorra zeukan eta Izquierda Unidak, berriz, 8,5 milioikoa.
Horiez gain, zerrendan agertzen diren beste alderdi batzuk BNG (3,4 milioi), Andaluziako Izquierda Unida (3,2), ICV (3,1 milioi), Madrilgo Erkidegoko Izquierda Unida (1,8), Bloc Nacionalista Valencia (1,1), Chunta Aragonesista (614.000 euro), UpyD (581.000 euro), Partido Aragones (545.000) eta Amaiur (439.000) dira.
Zerrenda osatzen duten alderdiak hauek dira: Esquerra Unida del País Valenciá, Esquerra Unida i Alternativa, Geroa Bai, Coalición Canaria eta Balearretako Esquerra Unida. Epaitegiaren arabera, alderdi horiek jarduera ekonomikoa “doitu” beharko dute, “euren ondareen oreka berreskuratzeko”, dauzkaten diru-sarrera gehienak publikoak baitira.
Kontuen Auzitegiaren arabera, 2011. urtean alderdi politikoek 316 milioi jaso zituzten erakundeetatik, 247 2010ean eta 287,1 2009an.