Politika -

2009an atxilotu zituzten

Fiskaltzak zazpi urte eskatu ditu Nafarroako 3 ultraeskuindarrentzat

2009. urteko udan Nafarroako hainbat herritan egindako erasoengatik eta ANVko alkate bati eta hiru zinegotziri heriotza mehatxu egiteagatik epaituko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Falange y Tradición talde ultraeskuindarreko ustezko hiru kide epaituko ditu gaur, Nafarroako hainbat herritan 2009an egindako mehatxuak eta kalte terroristak egotzita.

Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Jose Ignacio Irusta, Javier Lopez Monreal eta Borja Perez Illera Falange y Tradición taldeko ustezko kideentzat.

2009. urteko udan Nafarroako hainbat herritan egindako erasoengatik eta ANVko alkate bati eta hiru zinegotziri heriotza mehatxu egiteagatik epaituko dituzte.

Fiskaltzaren ohar baten arabera, “eredu politiko berri bat ezartzeko helburuarekin”, ezker abertzalearen eta alderdi komunistaren kide ziren pertsonak “beldurtzeko asmoz” hainbat ekintza egin zituzten euren aurka hiru auzipetuek.

Eskuin muturreko talde bati terrorismoa egotzi dioten lehen aldia da. Guardia Zibilak 2009ko urrian atxilotu zituen auzipetuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea