Politika -

Vicen omenaldia

Viceko alkateak biktimak erabiltzea egotzi dio Fernandez Diazi

Barne Ministroa Vicen izan da goizean eta 1991ko maiatzaren 29an izandako atentatuko biktima eta senitartekoekin bildu da.

Jorge Fernandez Diaz goizean Vicen egin den ekitaldian. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz goizean Vicen egin den ekitaldian. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz goizean Vicen egin den ekitaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Maria Vila d'Abadal Viceko alkateak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren aurka egin du. Terrorismoaren biktimak "interes politikoetarako" erabiltzea egotzi dio ministroari. Fernandez Diez Vicen izan da goizean eta 1991ko maiatzaren 29an izandako atentatuko biktima eta senitartekoekin bildu da.

Komunikatu batean ministroak Bartzelonako hirira egindako bisita gaitzetsi du. Alkateak adierazi duenez, "atentatua gertatu zenean, Udala eta herritarrak izan ziren kaltetuen ondoan egon zirenak".

Barne Ministerioak 180.000 euro zor dituela ere esan du. Josep Maria Vila d'Abadalek dionez, kaltetuei aurreratu zitzaien dirua da hori. "Terrorimoaren biktimekin ezin da politikarik egin, ezta norberarentzako hartu ere. Eskainitako elkartasun eta laguntza kontuan izanda, Vicek ez du hori merezi", gaineratu du.

Ministroaren bisitaren berri eduki ez izana ere deitoratu du, protokoloak jasotzen duenaren arabera. Ministerioak ez du bisitaren berri eman.

Fernandez Diazek Vicen egin den ekitaldian alkatearen parte ez hartzea ere izan du hizpide. "Aurrekariak kontuan izanik, nahiago nuen benetan egon nahi zutenek parte hartu ahal izateko ekitaldi bat", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea