Politika -

Boto aurreikuspena

PSEk ordezkari bat galduko luke eta Ezker Anitzak bat irabazi

Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera, EAJk eta EH Bilduk euren 2012ko emaitzei eutsiko liokete.

Urkullu eta Mintegi, hauteskundeen ondoren. EFE.
Urkullu eta Mintegi, hauteskundeen ondoren. EFE.
Urkullu eta Mintegi, hauteskundeen ondoren. EFE.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk legebiltzarkide bat galdu eta IU-Ezker Anitzak ordezkari bat irabaziko luke balizko hauteskunde batzuetan, Eusko Jaurlaritzak egindako boto aurreikuspenaren inguruko txostenaren arabera.

Ikerketa urriaren hasieran egin zuten eta guztira 2.289 elkarrizketa egin zituzten. Datuen arabera, EAJk hamarren batzuk irabaziko lituzke eta EAEko lehenengo indarra izango litzateke, egun dituen 27 legebiltzarkideak mantenduz. Gipuzkoan, botoen % 31,58 izatetik % 33 izatera pasatuko litzatek

EH Bilduk ere egun dituen 21 ordezkariak mantenduko lituzke, baina indarra galduko luke Araban, Bizkaian eta, batez ere, Gipuzkoan, botoen % 31,76 izatetik % 30,5ra.

Bestalde, PSE-EEk legebiltzarkide bat galduko luke, 16tik 15era, eta PPk bere 10 ordezkariak mantenduko lituzke. UPyDk ere Gorka Maneiroren eserlekua mantenduko luke, eta IU-Ezker Anitzak bat ordezkari bat eskuratuko luke, ikerketa horren arabera.

Txostenaren arabera, sozialistek 1,3 puntu galduko lituzkete Gipuzkoan. Bizkaian 1,2 puntu galduko lituzkete eta Araban, berriz, 1,1.

PPk ere botoak galduko lituzke, batez ere Araban. Hala ere, dauzkan hamar eserlekuak mantenduko lituzke.

UPyDk ordezkari bakarra dauka Legebiltzarrean, baina botoak irabaziko lituzke (1,1 puntu Araban, 0,5 Bizkaian eta 0,1 Gipuzkoan).

Equok, berriz, hamarren batzuk irabaziko lituzke lurralde guztietan, baina ez luke ordezkaririk lortuko Gasteizko Ganberan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea