Politika -

Kritikak Bilduri

PSE-EE: 'Gipuzkoako Aldundian kilker-borrokan daudela ematen du'

Fagorreko krisiaren aurrean adierazpen "kontraesankorrak" egitea egotzi die Rafaela Romerok Bilduko agintariei.

Rafaela Romero PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailea. EFE
Rafaela Romero PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailea. EFE
Rafaela Romero PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafaela Romero PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailearen ustez, Gipuzkoako Aldundian "kilker-borrokan" daudela ematen du, Fagor Etxetresnaken auzian Bilduko buruzagiek adierazpen "kontraesankorrak" egin dituztelako.

Agiri batean, Romerok hizpide hartu ditu Marin Garitano ahaldun nagusiak astelehenean egindako adierazpenak. Izan ere, Fagorreko krisiaren ondorioz, Aldundiak Aurrekontuak "berriz kalkulatu" egin beharko dituela esan zuen.

Hurrengo egunean, baina, kooperatibaren arazoak ez duela Aurrekontu publikoetan eraginik izango nabarmendu zuen Larraitz Ugarte foru erakundeko bozeramaileak.

Hori horrela, Aldundian "desgobernua eta koordinazio eza" dagoela iritzi dio buruzagi sozialistak. "Eta, Gipuzkoak, arazoei seriotasunez eta zorroztasunez arre egiten dien gobernu bat behar du", gaineratu du.

"Barkaezina da Fagorren krisiaren aurrean bat-bateko erabakiekin eta koordinazio gabe aritzea", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea