Politika -

Omenaldia Meaberi

EAJk atzera egin eta Lopezen politikak babesten ditu, Pastorren ustez

PSE-EEren Bizkaiko buruak azaldu duenez, "Euskadi ez da lehen zena", PSE-EEk Eusko Jaurlaritzara eraman zuen aldaketa "geratu" egin delako.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia.
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko buruak uste du sozialistek jarrera aldarazi diotela EAJri eta orain jeltzaleek Patxi Lopezen Jaurlaritzaren politikak babesten dituela.

Derioko PSE-EEren egoitzan egin ditu Pastorrek adierazpenok. Tomas Meabe sozialisten gazteriaren fundatzailearen omenezko ekitaldia egin dute bertan.

PSE-EEren Bizkaiko buru eta Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu duenez, "Euskadi ez da lehen zena", PSE-EEk Eusko Jaurlaritzara eraman zuen aldaketa "geratu" egin delako.

Pastorren arabera, PSE-EEk politika aldarazi dio "irizpiderik gabe, edozein preziotan boterea berreskuratu nahi zuen EAJri".

Hori horrela, legebiltzarkide sozialistak salatu du Eusko Jaurlaritzak urtebete galdu duela, sozialistekin akordioa lotu duten arte. Izan ere, itun horretan "zerbitzu publikoei eta herritarren eskubideei eustea" aldarrikatzen omen dute, "Patxi Lopez lehendakariaren Jaurlaritzak aldarrikatu bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea