Politika -

Saioa Diputatuen Kongresuan

ETAren 'historia kriminala' ez gaitzestea egotzi dio Rajoyk Amaiurri

Xabier Mikel Errekondo diputatu abertzaleak bakea eraikitzeko aukera "aprobetxatu ez izana" leporatu dio gobernuburuari.

Xabier Mikel Errekondo eta Mariano Rajoy. EiTB
Xabier Mikel Errekondo eta Mariano Rajoy. EiTB
Amaiurrek Rajoyri azken bi urteetan ezer egin ez izana leporatu dio

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "ETAren historia kriminala" gaitzetsi ez izana eta terrorismoaren biktimei barkamena eskatu ez izana leporatu dio gaur Amaiurri. Gainera, ETArekin ez duela ezer negoziatuko ohartarazi du.

Rajoyk Kongresuan egin ditu adierazpenok, Gobernuaren kontrolerako saioan, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak egindako galdera bati erantzunda. Hain zuzen ere, Euskal Herriak hasitako "aro berria"ren aurrean egindako kudeaketaren balantzea egitea eskatu dio gobernuburuari. Gainera, Sevilla 2 espetxea "euskal presoentzako Guantanamo espainiar bat" dela aurpegiratu dio.

"ETAri eta babesa agertu diotenei ez diegu ezer zor", esan du Rajoyk. "ETAk eta babesa agertu diotenek dute zorra Espainiako gizartearekin", gaineratu du.

Rajoyren esanetan, "ez dugu negoziaziorik egingo [ETAk] hilketak uzteko, eta ez dugu ordainik emango horren truke".

Errekondoren galderaren aurrean, bere kudeaketa epaileen erabakiak errespetatzea eta terrorismoaren biktimak errespetatzea izan dela erantzun du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Bestalde, diputatu abertzaleak bakea eraikitzeko aukera "aprobetxatu ez izana" egotzi dio Rajoyri, eta hori "arduragabekeria" dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea