Politika -
18/98 sumarioa
Teresa Toda kazetaria aske geratu da, sei urteren ondoren
Toda bihar zen espetxetik ateratzekoa, baina goizean utzi dute aske. Kazetaria 18/98 sumarioan zigortu zuten, ETAri laguntza ematea egotzita.
Erredakzioa
Teresa Toda Egin egunkariko zuzendariorde ohia aske utzi dute gaur, sei urteko kartzela zigorra bete eta gero, Maite Ubiria Sortuko ordezkariak Twitter bidez jakitera eman duenez.
Toda bihar zen espetxetik ateratzekoa, baina goizean utzi dute aske. Kazetaria 18/98 sumarioan zigortu zuten, ETAri laguntza ematea egotzita.
Baltasar Garzon epaileak 1998an Egin egunkaria eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuen, ETAren agindupeko erakunde baten zatia izatea leporatuta.
Teresa Todarekin batera, Javier Salutregi zuzendaria ere bidali zuen espetxera epaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea