Politika -
Heriotza
Jose Antonio Aspuru EAJ-PNVren EBBko idazkari izan zena hil da
Xabier Arzalluzen exekutiban bozeramaile ere izan zen Aspuru. Gaur hil da Getxon 85 urte zituela.
Erredakzio
Jose Antonio Aspuru EAJ-PNVren EBBko idazkari izan zena eta Xabier Arzalluzen exekutiban bozeramaile izan zena, gaur hil da Getxon 85 urte zituela.
EAJ-PNVren webguneak jaso du albistea, baita Roman Suduperen hitzak ere. Sudupuren exekutiban idazkari izan zen Aspuru.
Roman Sudupek Aspuru gogoratu du. "80. hamarkadako une zailetan alderdikide zintzoa izan zen", esan du. Urte horietan banaketa izan zen alderdian eta Eusko Alkartasuna sortu zen.
"Alderdiko gizona" zela adierazi du Sudupek. "Orduko exekutiboari lotuta egon zen, ideiak argi zituen eta EAJ-PNVren interesak interes pertsonalen gainetik mantendu zituen", esan du.
"Alderdia beti defendatu zuen pertsona bat izan zen, bai EBBko Idazkari izan zenean, bai eta Xabier Arzalluzen exekutiban EAJ-PNVren bozeramaile izan zenean ere", azpimarratu du.