Politika -

Txosten polemikoa

D ereduko kolektiboek beraien lana defendatu dute Nafarroan

"Irakasleen lan ona" goraipatu du Irakasleen Batzordeak, eta komunikabide batzuen "pozoitze mediatikoa" salatu du, "arreta desbideratu" nahi dutelako.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
D ereduko txostenak eztabaida bizia eragin du Bilduren eta UPNren artean

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako irakaskuntzaren sindikatuek, eskola publikoetako zuzendariek eta IES Iturrama ikastetxeko Eskola Kontseiluak Guardia Zibilaren txosten polemikoa gaitzetsi dute gaur. D ereduko irakasleen politizazioaz ohartarazi zuen Guardia Zibilaren txostenak.

"Irakasleen lan ona" goraipatu du LAB, STEE-EILAS, CCOO, ELA, UGT eta CSIF sindikatuek osatutako Irakasleen Batzordeak agiri batean, eta komunikabide batzuen "pozoitze mediatikoa" salatu du, "arreta desbideratu" nahi dutelako. Horrela, LOMCE legearen "inposaketa", Hezkuntzako murrizketak eta sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeekin dituzten akordioak estali nahi dituzte, Irakasleen Batzordearen ahotan.

Hezkuntza zerbitzu egokia bermatzeko erantzukizuna dutela gogorarazi dute, baina Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritzak "doktrinamendu saiakeragatik" D ereduko "irakasleei sekula" ez diela espedienterik ireki erantsi du.

Erantzukizun indibiduala

Hala eta guztiz ere, erantzukizunak indibidualak direla ohartarazi dute sindikatuek: "Ezin daiteke kolektibo oso bat epaitu, partikularren ustezko ekintzengatik". Ondorioz, irakasleen lana zelatatzea "zentzugabekeria juridiko eta morala da".

Horregatik, Irakasleen Batzordeak "zuzenketa" bat eta irakasleen "profesionaltasuna eta zintzotasuna" errespetatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Politika albisteak Nafarroako albisteak ELA LAB Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuen albistea CCOO UGT azken ordukoa Steilas albisteak