Politika -
Heriotza
Francisco Jose Hernando Auzitegi Konstituzionaleko magistratua hil da
2001etik 2008ra Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea izan zena 77 urte zituela zendu da.
Erredakzioa
Francisco Jose Hernando Auzitegi Konstituzionaleko magistratua gaur goizaldean zendu da, Madrilen, gaixotasun baten ondorioz. 2001etik 2008ra Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea izan zen, eta 2011ko urtarrilean izendatu zuten Auzitegi Konstituzionaleko magistratu.
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean zuzenbide irakaslea izan zen. Toledon, Madrilen, Granadan, Zaragozan eta Bizkaian abokatu lanak egin zituen, 1960 eta 1986 bitartean, harik eta Auzitegi Goreneko magistratu izendatu zuten arte, hain zuzen.
Ezker abertzaleko alderdiak legez kanpo uzteko prozesuetan eragin zuzena izan zuen Hernandok. Izan ere, Auzitegi Goreneko 61. Aretoko burua izan zen, eta horri zegokion Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako Alderdien Legea aplikatzea.