Politika -

Kale indarkeria

Bilduk dio 'kale borroka' kaltegarria dela bake prozesuarentzat

EAJk, berriz, erasoak "argi eta garbi" gaitzesteko eskatu dio ezker abertzaleari.

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkidea.
Kale borrokaren azken erasoak aho batez gaitzetsi dituzte politikariek

11:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak "erabat errefusatu" ditu "indarkeria mota guztiak" eta 'kale borroka' ekintzek, PPren egoitzen kontra egindakoek, "prozesuan atzera egin nahi duten Estatuko sektoreei" egiten diela "mesede".

Ordezkari abertzaleak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, kartzelatik atera diren ETAko presoei ez dizkiete omenaldiak egin, senideen "harrerak" baizik.

Era berean, Agirrezabalak PSE-EEren, PPren eta UPyDren "moral bikoitza eta aprtzialtasuna" salatu ditu; izan ere, PPren egoitzen kontrako "erasoak argi eta garbi errefusatu behar dira, baina isilik geratzen dira presoen giza eskubideen etengabeko urraketen aurrean.

EAJk "gaitzespen argia" eskatzen du

Bestalde, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak ohartarazi du beharrezkoa dela kale indarkeria "argi eta garbi gaitzestea" eta, horren harira, estrategia "politiko-militarretik testuinguru erabat demokratiko baterako trantsizioan" ezker abertzaleari ez zaiola erabaki edo adierazpen "grisik" egiten utzi behar iritzi dio.

Barne ministro espainiarrak Ertzaintzaren inguruan egin dituen adierazpenak salatu ditu, eta 'Parot doktrina' bertan behera geratu izanak sortutako "urduritasunari" egotzi dio horren errua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea