Politika -
Herritarren Segurtasun Legea
'Espainiako herritar guztiak gaizkile bihurtu nahi ditu PPk'
Rubalcabak ironia egin du: "Gobernua irainengatik kezkatuta dago eta erregistro bat sortu nahi du. Zerrenda horretako lehen izena dugu jada, Mariano Rajoy, bera baita Espainiari irain egiten lehena".
Erredakzioa
PP "delituak egindako alderdia izanda", Espainiako herritar guztiak "gaizkile" bihurtu nahi izatea aurpegiratu dio Mariano Rajoyren alderdiari Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak. Perez Rubalcabak Herritarren Segurtasunerako Legearen harian egin ditu adierazpenok. "Rajoy presidentea da, gainera, espainiarri irain egiten dien lehena", azpimarratu du ordezkari sozialistak.
"Minimoen legea dela diote, baina grebaren kontrako legea da, adierazpen askatasuna oztopatzen duen ordena publikoaren legea. Delituak egin dituen alderdi batek euren askatasuna erabiltzen duten herritar guztiak gaizkile bihurtu nahi ditu, hori da paradoxa handiena", esan du.
Rubalcaba Pere Navarro PSCko idazkari nagusiarekin izan da Kataluniako Sozialistek antolatutako Aste Federalaren amaiera ekitaldian. Bertan, Konstituzioaren erreforma azaldu dute. Oposizioko liderrak ironia erabili du Legeaz hitz egiteko: "Gobernua irainengatik kezkatuta dago eta erregistro bat sortu nahi du. Zerrenda horretako lehen izena dugu jada, Mariano Rajoy, bera baita Espainiari irain egiten lehena".