Politika -

'Tantaz Tanta' ekimena

Durangon presoen alde deitutako ekitaldia debekatzea eskatu dute

"Tantaz Tanta" ekimenak larunbaterako, presoen alde, antolatutako olatu erraldoiaren antzezpena debekatzea eskatu du APAVT biktimen elkarteak.

'Tantaz Tanta' ekimenaren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Tantaz Tanta' ekimenaren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Tantaz Tanta' ekimenaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

APAVT terrorismoaren biktimen aldeko plataformak abenduaren 7rako Durangon antolatu duten presoen aldeko ekitaldia debekatzeko eskatu dio gaur Auzitegi Nazionalari.

"ETAren aldeko ekitaldi hau Herrira desegitearen ondorioz jaiotako 'Tantaz Tanta' ekimen berriak antolatu du", APAVTren iritzian, eta horregatik eskatu du aipatutako ekitaldia debekatzea. Hain zuzen ere, Durangoko Azoka dela aprobetxatuz, presoen aldeko olatu erraldoi bat antzeztu nahi dute larunbatean Durangon.

"Legezkotasun aterki batek babestuta, orain arte Herrirak presoen alde antolatzen zituen aldarrikapenekin jarraitzea du helburu 'Tantaz Tanta'k", biktimen aldeko elkarte horren arabera.

Horren harian, "urtero Bilbon urtarrilean presoen alde egin ohi duten martxa lotsagarria" datorren urtean 'Tantaz Tanta' ekimenak antolatuko duela nabarmendu du APAVT elkarteak.

Auzitegi Nazionalean aurkeztutako idatzian jaso dutenez, Durangoko ekitaldiaren helburu bakarra "terroristak omentzea eta ETAko presoen ibilbide odoltsua goraipatzea da, eta horrek biktimak umiliatzen eta mintzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea