Politika -
'Independentzia Eguna'
Ehunka lagun independentziaren alde manifestatu dira Durangon
Independentistak Sareak deituta, martxa Landako Gunean hasi da. Halaber, Euskadiko etorkizunari buruz ekimen zehatzak proposatzeko eskatu diete alderdi abertzaleei.
Erredakzioa
Ehunka lagun independentziaren alde manifestatu dira ostiral honetan Durangon, Euskal Herriko independentziaren alde Independentistak Sareak deitutako martxan, alegia. Manifestazioa Landako Gunetik abiatu da, Durangoko Azokaren egoitza, eta martxaren buruan 'Independentistak' leloa zeraman pankarta berdea izan da ikusgai.
Halaber, hainbat parte-hartzailek ikurriñak eta independentista katalanen banderak eraman dituzte.
Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareak taldeko kideak azaldu duenez, "Konstituzio Egunaren inposaketari aurre egiteko asmoz, Independentziaren Eguna ospatu nahi izan dugu gaur". Gainera, 2014rako Euskadiko etorkizunari buruz ekimen zehatzak proposatzeko eskatu diete alderdi abertzaleei.
Izan ere, datorren urtean independentziari buruzko erreferendumak izango dira Eskozian eta Katalunian.