Politika -
Hileta-oharra
Ximun Haran EAJren Ipar Buru Batzarreko presidente ohia hil da
Gizon polifazetikoa zen, politikaria izateaz gain, farmazia ikasketak egin baitzituen, eta pilotaria ere izan zen.
Erredakzioa
Ximun Haran (Arrangoitze, 1928) politikari lapurtarra, 1990 eta 1998 artean EAJren Ipar Buru Batzarreko presidente izan zena, hil egin da.
Haran gizon polifazetikoa zen; izan ere, farmazia ikasketak egin zituen Bordelen, eta ondoren hasi zen politikan. Enbata mugimenduaren sustatzaile nagusia izan zen, EAJn sartu aurretik.
Bestalde, joko berri pilota jokoa asmatu zuen, eta trinketean txapelketa ugari irabazi zituen. Kulturgintzan ere aritu zen, kantu zaharrak biltzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea