Politika -

Paris

ETAk arma 'asko' ditu oraindik Frantzian, Poliziaren arabera

Halere, Terrorismoaren kontrako Frantziako Poliziak baieztatu egin du militanteek zeharo murriztu dutela aurten jarduera.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk arma asko ditu oraindik Frantzian, Frantziako Poliziaren arabera, baina, halere, baieztatu egin du aurten militanteek zeharo murriztu dutela jarduera.

Erakundeak "arma asko ditu oraindik, politikan sinesgarritasun handiagoa izateko" eta Espainiako Gobernuari hala erakusteko bada ere, baina "orain arte antzuak" izan dira ahaleginok, Laurent Hury SDAT Terrorismoaren kontrako Zuzendariordetzako komandanteak Parisko Krimen Auzitegian esan duenez.

Aipatutako armen artean, Huryren zenbaketaren arabera, Vauverten 2006an komando batek lapurtu zituen 400 armetatik 252 egongo lirateke, baita 1,3 tona aluminio hauts , bestelako lehergaiak, eta 28.000 bat matrikula eta trokelatzeko makina ere.

Gainera, Iñaki Dominguez Atxalandabasori Italia eta Frantziaren arteko mugan atxilotu zutenean atzeman zioten "puntako" materialean ikusi dutenez, "armategia handitzeko asmoa zuen", azaroaren 25ean Ainhoa Ozaeta, Ekaitz Sirvent eta Peio Sanchez Mendazaren kontra abiatutako epaiketan adierazi omen zutenez.

Terrorismoaren kontrako Zuzendariordetzako kidearen hitzetan, urte hasieratik badakite ETAk "(ostutako) hamar ibilgailu inguru utzi" dituela Frantzian; 2009 eta 2012 bitartean batez beste 30 ibilgailu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea