Politika -
Ertzaintza
Trafiko zuzendari berriak uko egin dio karguari isuna faltsutzeagatik
Antonio Fontañak berak hartu du erabakia, gehiegizko abiaduragatik jaso zuen isun bat faltsutzen saiatu zela argitaratu baitute hainbat hedabidek.
Erredakzioa
Antonio Fontañak, Ertzaintzaren Trafiko zuzendari berri izan behar zenak, uko egin dio karguari, gehiegizko abiaduragatik jaso zuen isun bat faltsutzen saiatu zela argitaratu baitute hainbat hedabidek.
Komunikabide batzuek zabaldu dutenez, Fontañak isuna jaso zuen gehiegizko abiaduran gidatzeagatik, baina beste pertsona batek gidatzen zuela esan zuen. Ertzaintzak ez zuen bertsio hori onartu, eta kargugabetu egin zuten, konfiantza galdu zutela argudiatuta.
Hori horrela, Fontaña bera izan da trafiko zuzendari izateari uko egin diona, eta azkenean, Iñigo Ibarra izango da trafikoko zuzendaria Ertzaintzaren antolakuntza egitura berrian.