Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gil Tamayo: 'Desegiteaz bakarrik hitz egiten dute Gobernuak eta ETAk'

Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusi eta bozeramailearen iritzian, bilera horiek biktimen eskubideen babesa bermatu beharko luketela.

Gil Tamayo, artxibozko argazki batean.
Gil Tamayo
Gil Tamayo, artxibozko argazki batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusi eta bozeramailearen ustez, Rajoyren gobernuak ETArekin omen dituen bileretan erakunde armatuaren desegiteaz bakarrik hitz egiten da, ez kontu politikoez.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azpimarratu duenez, bilerotan biktimen eskubideen babesa bermatzea izan behar du helburu Espainiako Gobernuak. Dena dela, zehaztu duenez, adierazpenok iritzi pertsonala dira, eta ez ditu Gotzainen Biltzarren izenean egiten.

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak atzo egindako adierazpenei erreferentzia egin die, horrenbestez, Gil Tamayok. Uriartek esan zuenez, ETAren eta Gobernuaren arteko "kontaktu zeharkako eta diskretu batek ETAren aldia amaitzen lagunduko luke". Euskal gotzainaren aburuz, ETAk barkamena eskaintzen lehena izan beharko luke baina, behin deseginda, Estatuak ere barkamena eskatu beharko luke "ETAri erantzuteko, indar armatuek egindako gehiegikeriengatik".

Gil Tamayok nabarmendu duenez, barkamena "gizaki guztien bizitzaren parte da" baina,  barkamenaren auzian "Bilboko eta Gasteizko gotzainen iritzia ere" beharko genuke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea