Politika -

Digitalizazioa

Oposizioko alderdi guztiek EiTBren digitalizazioa defendatu dute

PSN/PSOE, Bildu, Geroa Bai, Aralar - Nafarroa Bai eta Izquierda - Eskerra alderdiek adierazpen instituzionala aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSN/PSOE, Bildu, Geroa Bai, Aralar - Nafarroa Bai eta Izquierda - Eskerra alderdiek adierazpen instituzionala aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan. Adierazpen horretan EiTBren digitalizazio prozesua errespetatzeko eskatu du oposizioak.

Oposizioko talde guztiek Parlamentuak aho batez onartutako erabakia Nafarroako Gobernuak errespetatzeko eskatu diote Ganberari. Parlamentuak gehiengoz onartu zuen sare analogikoa digitalizatzeko eskaera egitea EiTBri

Gobernuak erakutsitako jarrera gaitzesteko ere eskatu diote Parlamentuari adierazpenean. “Gobernua EiTBren emisio digitala oztopatzen ari da, Parlamentuak berak hartutako erabakia aintzat hartu gabe”, adierazi dute.

EiTBren erabakia esku hartzea izan dela ukatzeko eta Ganberak egindako eskaerari erantzuten diola adierazteko eskaera ere luzatu dio oposizioak Parlamentuari.

Parlamentuak Nafarroako eta Espainiako Gobernuei “onartutako erabakiak errespetatu eta gehiengoak onartutako borondatearen aukako ekintzarik ez egiteko” eskaera ere jasotzen du adierazpenak.

Urriaren 25ean Nafarroako Parlamentuak gehiengoz eta aurkako botorik gabe onartu zuen sare analogikoa digitalizatzeko eskaera egitea EiTBri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea