Politika -

Galdeketa Katalunian

'Espainiar guztiek erabakiko dute Espainiari buruz', Rajoyren arabera

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, sozialistak ez dira inoiz autodeterminazio eskubidearen alde egon eta etorkizunean ere ez dira egongo.

Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren batasuna defendatu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, eta Espainiaren izaera espainiar guztiek erabaki behar duten kontua dela gaineratu du.

Rajoyren esanetan, "subiranotasuna espainiar guztiengan dago" eta ezberdintasunak nabarmentzeko baino, herrialdea batzen duten ezaugarriak nabarmentzen lan egingo duela azaldu du.

"Espainia da Europako naziorik zaharrena eta batasuna lortu zuen lehena", Rajoyren arabera. Horren iritziz, Espainiaren izaerari buruzko erabakia ez dagokie alderdi politikoei eta Parlamentuei, espainiar guztiei baizik.

Alderdi Popularrak oso garbi ditu bere ideiak, eta horietako bat da "Espainiarekiko maitasuna".

Rubalcaba: "Sozialistok ez gara inoiz autodeterminazioaren alde egongo"

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistak ez dira inoiz autodeterminazio eskubidearen alde egon eta ez dira inoiz egongo. Halaber, Kataluniako galdeketak haustura hirukoitza eragingo duela uste du: kataluniarrena, Katalunia eta Espainiaren artekoa, eta Katalunia eta Europaren artekoa.

Horren iritziz, separatistei eta bereizleei ezetz esan behar zaie. PSOEk proiektu federalaren aldeko apustua egiten duela adierazi du, "elkarrekin" bizitzen jarraitu ahal izateko.

"Ez gara inoiz autodeterminazio eskubidearen alde egon eta ezta egongo ere", azaldu du. Halaber, argi hitz egiteko eskatu die guztiei.

Lurraldetasun arazoa ez dela beste aldera begiratuz konpontzen, Rubalcabaren arabera, eta Konstituzioa berrikustea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea