Politika -
Kataluniako galdeketa
Rajoyren mehatxuek independentismoa hauspotzen dute, ERCren arabera
Oriol Junqueras idazkari nagusiaren esanetan, eurek proposatzen zutena baino hobea da galdera, adostasunetik sortu delako.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak Katalunian 2014ko azaroaren 9an egingo duten galdeketaren kontra erakusten ari den jarrerak independentismoa hauspotzen du, Oriol Junqueras ERCko buruaren arabera.
4.000 lagunen aurrean egin duen agerraldian adierazi duenez, Espainiako Gobernuaren mehatxuek subiranotasunaren alde daudenak batzen ditu. Halaber, independentziaren aldeko botoak gehitzeko "aukera ezin hobea" dela gaineratu du.
Kataluniarrek azaroaren 9ko galdeketan erantzun beharko duten galderari onespena eman dio Junquerasek. "Guk proposatzen genuen galdera baina hobea da", izan ere, askoren artean adostutakoa izan da.
Estatu independente bat izateko aukeraren aurrean daudela iritzi dio, eta ziur dago baiezkoa nagusituko dela. "Irabazi egingo dugu", gaineratu du.