Politika -
Katalunia
Navarro: 'Masek denbora eta Aurrekontuak ditu ERCri eta ICVri esker'
PSCren lehen idazkariaren iritziz, Artur Masek aste honetan aurkeztutako galdera ez da argia baztertzailea baizik, eta alderatzean oinarritzen da.
Erredakzioa
Pere Navarro PSCren lehen idazkariaren arabera, Kataluniako kontsultaren akordioak Artur Masek denbora eta Aurrekontuak lortzeko balio izan du, horretarako besterik ez, eta hori dena ERCren Oriol Junquerasi eta ICVren Joan Herrerari esker jazo da. Navarrok, halaber, aste honetan bertan aurkeztutako galderaren inguruan hitz egin du; bere esanetan, galdera hori ez da argia eta baztertzailea da.
PSCren Nazio Kontseiluan egin duen hitzaldian (txosten politikoa aurkezteko egin du), Navarrok eskatu die Kataluniako Gobernuko kideei “engainurik ez egiteko; galderaren ituna murrizketena eta giza-Estatuaren suntsidurarena da. Kontsulta bat adostu dute Aurrekontuak aurrera ateratzeko”. Navarroren arabera, ERC “kataluniarren giza-eskubideak desegiten jarraitu nahi duen” eskuin batentzako dira onak Aurrekontu hauek. 2014koak antisozialenak dira, 2011koak edo 2012koak baino antisozialagoak. “Euren arazoa konpondu dute: itun bat adostu dute horretarako. Baina kataluniarren arazoak handiagoak dira».
PSCren agintariak, halaber Mariano Rajoyren eta PPren inguruan ere hitz egin du. Bere ustez, auren jarrera arduragabea izan da, “ez du inolako aukerarik ematen, ez du elkarrizketa mahairik proposatzen, ez du ate-kolperik ematen”. Bere ustez, PPrekin eta Ciutadansekin krispazio maila nabarmen igo da, eta komeni zaie, bi alderdi horiei, krispazioa areagotzea. “Hauteskunde-onuretan eta hegaldi laburreko politikan bakarrik pentsatzen dute”, esan du. Egoera horri aurre egiteko, Navarrok Konstituzioaren erreforma federala goraipatu du; horrekin, sozialistek Katalunia eta Espaniako gainerako lurraldearen arteko ahokadurak irtenbidea izan lezake. Pere Navarroren iritziz, elkarrizketa baten alde egin beharko litzateke, adostutako eta legalitasun barneko kontsulta bat lortzeko.