Politika -
Eztabaida parlamentarioa
2014ko aurrekontuen eztabaida hasi da Eusko Legebiltzarrean
Kontuak onartu egingo dituzte, EAJk PSE-EErekin eta PPrekin akordioa lortuta.
Erredakzioa
09:30ean ekin diote Eusko Legebiltzarrean 2014ko Aurrekontuen Proiektuaren eztabaidari, eta, EAJk PSE-EErekin eta PPrekin lortutako akordioei esker, aurrera aterako dira. Hain justu, Iñigo Urkulluren Gobernuak onartzea lortzen duen lehen aurrekontuak dira hauek.
Gaurko azken izapidea igarota, 2014an 10.215 milioi euro izango ditu gastatzeko Eusko Jaurlaritzak, 2013an baino % 9,6 gehiago.
Igoera hori batez ere Enplegu eta Gizarte Politika Sailean izango du isla, % 20 haziko baita. Osasun Sailak ere % 2,7ko igoera izango du.
Dena ondo bidean, kontuok onartuko dituzte gaurko osoko bilkuran, EAJk PSE-EErekin eta PPrekin akordioak lortu ostean. 25 milioi euroko zuzenketak adostu zituzten jeltzaleek eta sozialistek. Alderdi Popularrarekin, berriz, hiru milioiko moldaketak adostu zituen EAJk.