Politika -
Gurtel auzia
Pablo Ruz 5. epaitegian mantentzea eskatu du Auzitegi Nazionalak
Epaileen iritziz, Ruzek lan ona egin du 5. epaitegian eta, horregatik, epaileari lan horrekin jarraitzen uzteko eskatu diote Botere Judizialaren Batzar Nagusiari.
Erredakzioa
Pablo Ruz epailea 5. Instruzkio Auzitegia sei hilabete gehiago mantentzea eskatu dio Auzitegi Nazionalak Botere Judizialaren Batzar Nagusiari. Eskaera egitea aho batez erabaki dute, besteak beste Gurtel auziaren aurkako ikerketarekin jarrai dezan.
Auzitegi Nazionaleko Gobernu aretoak ordubeteko bilera egin du gaur gai horri buruz hitz egiteko. Epaileen iritziz, Ruzek lan ona egin du 5. epaitegian eta, horregatik, lan horrekin jarraitzea eskatu diote Botere Judizialaren Batzar Nagusiari.
Izatez, Miguel Carmona da epaitegi horretako burua, baina azaroaren 22tik Erresuma Batuekin lanean dabil. Carmona bere lanpostura itzuliko ez denez, epaitegiak erabaki bat hartu beharko du