Politika -

Urteko balantzea

Herritarrak 'subiranotasunaren amildegira' ez eramateko eskatu du PSEk

EAEko sozialisten buruzagiak esan du orain lehentasuna “enplegua sortu” eta ekonomia suspertzea izan behar dela.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EITB.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EITB.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarrak susperraldiaren ibilbidera eta ez “subiranotasunaren amildegira” eramateko eskatu dio Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariari. Lopezen iritziz, estatus berria ez da “lehentasun bat” euskal herritarrentzat.

Patxi Lopezek agerraldia egin du Bilbon, urtearen balantza labur bat egiteko.

EAEko sozialisten buruzagiak esan du orain lehentasuna “enplegua sortu” eta ekonomia suspertzea izan behar dela. “Enpresen ondoan egon behar gara, eta gure lehiakortasuna handitzeko baldintzak sortu behar ditugu”. “Orain ezin gara burujabetzaren noriara igo", ohartarazi du.

Herri galdeketa “nahasgarrien” eta “zehaztu gabeko “ estatus berrien aurrean, Lopezek Urkulluri eskatu dio “herritarrek eskatzen dutenaren artean” eta “alde bateko nahien artean” bereizteko.

2014. urtean EAJk “erantzukizunez eta elkarlanaz” lan egin beharko duela gaineratu du Patxi Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea