Politika -

Elkarrizketa

Zaragozak ez du uste ETAn zatiketarik egongo denik

Audientzia Nazionaleko fiskal nagusiak uste du taldean "ikuspuntu oso gogorrak" izatearen arriskua dagoela.

Javier Zaragoza. Argazkia: EFE
Javier Zaragoza. Argazkia: EFE
Javier Zaragoza. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Zaragoza Audientzia Nazionaleko fiskal nagusiak ez du uste "sinesgarria" denik ETA barnean borroka armatura bueltatzeko eszisio edo banaketa bat izango dela. "Arrisku hori beti dago hor", aitortu du, baina edonola ere, "gutxiengoan dagoen sektore batetik" etorriko litzateke.

Zaragozak, edonola ere, taldean "ikuspuntu oso gogorrak" izatearen arriskua dagoela aitortu du, "garai bateko ETAra itzultzearen zentzuan, jarduera terrorista Estatuaren aurkako presio modu baten gisa" erabiltzeko.

Bere ustez, ETA zein ingurua ez da "homogeneoa": "ez dago iritzi bateraturik, ETA desagertu behar den edo ez" eta horregatik "guztiek ez dute zergatik" "jarduera terroristarekin modu progresiboan amaitzeko estrategia" partekatu.

"Izan daiteke urte asko kartzelan eman dituzten preso historikoek azken 50 urteotako borroka armatuak jarraitu behar duela pentsatzea eta ETA ez dela desagertu behar", adierazi du fiskal nagusiak. Sektore gogor bate bere horretan jarraitzea uste badu ere, "gutxiengo bat" izango litzateke eta "hori ez gertatzeko, talde terroristaren gidaritza ez hartzeko, taldeak desegin eta atxilotu behar ditugu, hainbeste urtetan Espainiako gizartea beldurtu duen jarduerak jarrai ez dezan".

Etorkizunean ETAk disoluzioa edo armen ematea iragartzeko aukeraren inguruan, Zaragozak zera esan du: "ETAk egingo duenaren inguruan iritzia ematea oso zaila da", talde armatuaren zein armen ematea "talde terroristaren erantzunkizuna" baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea