Politika -

Frankismo garaiko krimenak

Billy el Niño eta Muñecas Espainian ikertzea aztertzen ari da fiskala

Dena dela, 1977. urteko Amnistiaren Legea ezarri ahal zaien ere aztertu beharko dutela esan du Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak.

Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburua. EFE
Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburua. EFE
Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Billy el Niño, eta Jesus Muñecas Aguilar, Muñecas kapitaina, Espainian ere ikertzea aztertzen ari da, frankismoaren garaian egindako krimenen harira.

Irailean, Argentinako Maria Servini epaileak Billy el Niño inspektore ohia, Muñecas guardia zibil ohia eta beste bi pertsona estraditatzea eskatu zuen, frankismoaren biktimek salaketa jarri eta gero.

EFE agentzian egindako elkarrizketa batean, Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak aitortu egin du Billy el Niño eta Muñecas Espainian ere ikertzea aztertzen ari direla, "espainiarrek Espainian espainiarren aurka egindako delituak" direlako. Dena dela, oraindik ez dutela erabakirik hartu gaineratu du.

Gainera, egotzitako delituak preskribitu egin ote diren eta Argentinan inputatutakoei Espainiako 1977. urteko Amnistia Legea ezarri ahal zaien aztertu beharko dela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea