Politika -

Autogobernua

PSE 'oso erne' egongo da autogobernuari buruzko lantaldearen aurrean

Sozialistek ez dute nahi autogobernua berrikusteko lantaldea "gizartea hausteko edo herritarrak aurrez aurre jartzeko planteamenduetarako atea" izatea. EAJk gaur aurkeztu du taldea osatzeko eskaria.

Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe.
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe.
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE "oso erne" egongo da Eusko Legebiltzarrean autogobernuari buruz sortuko den lantaldea ez dadin bihurtu "norbere proiektuen enkante edo, are gutxiago, gizartea hausteko edo herritarrak aurrez aurre jartzeko planteamenduetarako ate". Halaber, "Espainia eta Europa barruan estatutuan oinarritutako autogobernua izatea" formula arrakastatsua izan dela esan dute sozialistek, ohar batean.

Euskadiko sozialistek ostegun honetan egin dituzte ohartarazpen hauek, Euskadik estatus juridiko berri bat izateko helburuarekin EAJk Legebiltzarrean lantalde bat sortzeko eskakizuna egin eta gero.

Agiri batean, PSE-EEk EAJren proposamenaren inguruko iritzia helarazi du: "Argi utzi nahi dugu, lehenengo eta behin, lantaldea osatzeko eskakizuna EAJren betebeharrei eta agendari zor zaiola soilik. Ez da lehentasuna euskal gizartearen gehiengoarentzat; aitzitik, ordezkariek gizarte ereduari ahalik eta kalte txikiena eginez ahaleginak krisia gainditzera eta enplegua sortzera bidera ditzatela nahi du gizarteak", PSE-EEren idatziaren arabera.

Sozialisten iritziz, "Espainia eta Europa barruan estatutuan oinarritutako autogobernua izatea formula arrakastatsua izan da, eta herritar desberdinen arteko bizikidetza eta garapena ahalbidetu ditu"

"Gernikako Estatutua onartu zenetik 33 urte joan dira, eta prest gaude autogobernuak denbora honetan zelan funtzionatu duen aztertzeko Legebiltzarrean proposatu duten lantaldean parte hartzeko, gerora Eusko Jaurlaritzak, ezarritako prozesuari jarraituta, estatutua aldatzeko proposamen konkretu bat egin dezan", argitu dute sozialistek.

"Akordio zabala"

Horren ildotik, sozialistek esan dutenez, Legebiltzarreko lantaldeak "orain arte lortu den guztiari balioa ematea, autogobernuan egindako hobekuntzak identifikatzea eta, posible bada, estatutuko paktuak itxi zuen akordio zabala handitzea" nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea