Politika -
Omenaldia
AVTk EAEko zenbait udalerritan omendu ditu ETAren biktimak
Biktimen taldearen helburua, "Duintasun Egun honetan", terrorismoaren biktimei babesa erakustea eta guztiak omentzea da.
Erredakzioa
AVTren 300 bat kidek EAEko zenbait udalerritan omendu dituzte larunbatean ETAk eragindako biktimak. Hain zuzen ere, Arrasaten, Elgoibarren, Eibarren, Durangon eta Elorrion egingo dituzte omenaldi ekitaldiak. Biktimen taldearen helburua, "Duintasun Egun honetan", Angeles Pedraza presidenteak adierazi duenez, "terrorismoaren biktimei babesa erakustea eta guztiak omentzea da".
Pedrazak nabarmendu du EAEra "aurre egiteko, terrorismoaren biktimak existitzen direla adierazteko, eta memoria egoteko" etorri direla. Bere ustez, ekimena beharrezkoa da, terrorismoaren biktimek azken hilabeteotan jasotako zitalkerien ostean: Parot Doktrinaren indargabetzea eta terroristek izandako baimenak”.
Lehen omenaldia Arrasaten egin dute (Gipuzkoan). Bertako Udaletxe plazan lore-eskaintza bat egin dute, eta gero isilune bat eta otoitz bat ere izan da. Parte-hartzaileek "Egia, memoria, duintasuna eta justizia" leloa zuen pankarta bat eraman dute, eta, halaber, Espainiako zenbait bandera ere ikusi ahal izan dira. Carmelo Barrio PPren legebiltzarkideak, UpyDren eta Coviteren hainbat ordezkarik eta Josu Puelles ETAren biktima baten anaiak egin dute bat ekitaldiarekin. Gainerako udalerrietan antzeko omenaldia egingo dute.