Politika -
Erasoak
Hainbat edukiontzi erre dituzte Bilbon eta Errenterian
Ertzaintzak baztertu egin gertatutakoa 'kale borroka' erasoak izatea.
Erredakzioa
Hainbat pertsonak edukiontziak erre dituzte gaur goizaldean Bilbon eta Errenterian, eta, ondorioz, bost ibilgailu kaltetu dira. Dena dela, Ertzaintzak baztertu egin du 'kale borroka' ekintzak izatea.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Errenterian goizaldeko lehen orduan jazo da erasoa. Hiru edukiontzi erre dituzte, eta suak kalteak egin ditu ibilgailu baten aurrealdean.
Bilbon, 04:50ean jazo da, Moncada kalean, eta, erasoaren ondorioz, lau ibilgailu eta etxebizitza baten aurrealdea kaltetu dira. Aipatu iturrien arabera, ibilgailuetako bat "errauts eginda" geratu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea