Politika -

Guardia Zibilari

Pedrazek txosten gehiago eskatu ditu Durangoko ekitaldiaz erabakitzeko

Ostiral goizean, Pedrazek Ertzaintzari eskatutako txostena jaso du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz epaileak txosten berriak eskatu dizkie Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari larunbatean Durangon EPPKk deitutako ekitaldiaren harira. Ekitaldi horretan Parot doktrina bertan behera geratu ondoren espetxetik atera diren ETAko 63 presoek parte hartuko dute.

Ekitaldia 12:30ean egingo dute, Durangoko Kafe Antzokian. Deialdiaren arabera, egindako “kalteaz” eta legediaz hitz egiteko oharra EPPKk egindako oharra baloratuko dute larunbatean.

Gaur goizean, Pedrazek atzo Ertzaintzari eskatutako txostena jaso du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, txosten horretan Kafe Antzokiaren erreserba eta EPPK hedabideei bidalitako oharra jasotzen da. Horren arabera, prentsaurrekoa egingo dute eta, ondoren, 100 pertsonentzako bazkaria. Antzokiaren erreserba particular batek egin duela ere jakinarazi dio Ertzaintzak Auzitegi Nazionalari.

Ertzaintzak igorritako txostena jaso ondoren, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari dokumentu berriak eskatu dizkie. Atzo, Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek Durangoko ekitaldia debekatzeko eskatu zioten Auzitegi Nazionalari, ekitaldi horretan biktimak umildu egingo dituztela argudiatuz.

Dignidad y Justicia elkartearen arabera, agerraldia egin ondoren, preso ohiek bazkaria egingo dute Durangon. Ekitaldiaren xedea “ETA talde terroristaren gainerako kideei babesa ematea” izango dela salatu dute.

Larunbateko ekitaldia KT1 (Koordinazio Taldea) Arantza Zulueta abokatuak “zuzendutako EPPKren azpiegitura batek” deitu duela adierazi dute.

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, bestalde, larunbateko ekitaldia debekatzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari, ekitaldi horrek terrorismoa goratuko duela eta biktimak umiliatuko dituztela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea