Politika -

Erreakzioak

PP eta PSE, kritiko: 'Lausengatzeko' ekitaldia, 'ezer gehitu ez duena'

Rosa Diezen ustez, ekitaldiak baimena izatea "ETAko kriminalak indultatzea" eta "bere historia amnistiatzea" da.

Larunbateko agerraldiaren irudi bat. Argazkia: EFE.
Larunbateko agerraldiaren irudi bat. Argazkia: EFE.
Larunbateko agerraldiaren irudi bat. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren ustez, ETAko preso ohiek larunbatean Durangoko agerraldian esandakoak "ez die ezer berririk gehitzen ezagunak diren jarrerei", eta "adierazi dutena ikusita, nahikoa zuten komunikatu bat bidaltzea; ez dago komentatzeko ezer", esan dute.

EAEko PPren esanetan, agerraldia "euren burua lausengatzeko" erabili dute preso ohiek. Nerea Llanos legebiltzarkideak esan du ekitaldian parte hartu dutenek "terrorista izaten" jarraitzen dutela, "ETA ukatu ez dutelako", eta nabarmendu du ez dutela "ezer" Gobernuarengandik lortuko. Llanosen ustez, preso ohiek biktimei barkamena eskatzeko, egindako hilketak gaitzesteko eta ETAri desegitea eskatzeko erabili beharko zuten. Erabakitzeko eskubidearen inguruan esandakoaz, Llanosek uste du "gauza bera errepikatzen duten" komentarioak direla: "Gatazkaren erroa politikoa dela defendatzen duten iritziak, Euskadin zegoena banda terrorista bat zegoenean, beraiek inork baino hobeto ordezkatzen duten banda bat".

Rosa Diez UPyDren liderrak, bere aldetik, uste du ekitaldiak baimena izatea "ETAko kriminalak indultatzea" eta "bere historia amnistiatzea" dela. Europa Pressek bildutako adierazpenetan, Diez kritiko azaldu da ekitaldia egin ahal izan dutelako: "Terrorearen biktimentzako zigor berria da, baita totalitarismoaren aurka borrokatu zuen gizarte plural eta demokratikoarentzat ere". Bere aburuz, "ETA bera eta bere heriotzako eta garbiketa ideologikoko ibilbidea aldarrikatzea terrorismoaren apologiatzat ez badute jotzen, demokratikoa deitu ezin dugun herrialde batean izi gara”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea