Politika -

Komunikatua

Pedro Zerolok minbizia duela iragarri du

Madrileko Udaleko PSOEren zinegotziak tratamendua hasi du, dagoeneko, eta eskerrak eman nahi izan ditu jasotzen ari den maitasunarengatik eta elkartasunarengatik.

Pedro Zerolo. Argazkia: EFE.
Pedro Zerolo. Argazkia: EFE.
Pedro Zerolo. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Zerolo Madrileko Udaleko PSOEren zinegotziak, PSM-PSOEren Mugimendu Sozialetarako idazkaria ere denak, minbizia duela iragarri du. Asteartean jakinarazi du, komunikatu baten bidez; mediku-azterketa baten ostean, tumore bat detektatu diote, eta, azkenean, minbizi-sortzailea da. Tratamendua hasi du, dagoeneko, eta eskerrak eman nahi izan ditu udal-talde guztien partetik jasotzen ari den "maitasunarengatik eta elkartasunarengatik", (IUren, UpyDren eta PPren partez).

Komunikatuan, zinegotziak esan du "eritasunaren aurka borrokatzea" dela bere asmoa, baita lanean jarraitzea ere, "madrildarren zerbitzari publiko bezala" eta "nire aktibismo sozialarekin".

Zerolok Tomas Gomez Madrileko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiari eta Jaime Lissavetzky Madrileko Udal-Talde Sozialistaren bozeramaileari eman die bere egoeraren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea