Politika -

Noos auzia

Urkullu, errepublikaren alde eta oso kritiko Espainiako erregearekin

Lehendakariaren arabera, Espainiako monarkiak "ez du Konstituzioak agintzen diona bete, erakundeen errealitateari eta nazionalitate historikoei dagokienez".

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Urkullu: 'Ez dut uste monarkia demokraziaren eredu denik'

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria errepublikaren alde agertu da eta gogor kritikatu du Juan Carlos I.aren garaiko monarkia espainiarrak egin duen lana.

Urkulluk hori esan die kazetariei EAEko hiru unibertsitaterekin bakearen eta normalizazioaren aldeko hitzarmena sinatu ostean.

Lehendakariaren arabera, Espainiako monarkiak "ez du Konstituzioak agintzen diona bete, erakundeen errealitateari eta nazionalitate historikoei dagokienez".

Cristina infanta zerga iruzurragatik eta dirua zuritzeagatik inputatu ondoren egin ditu Urkulluk adierazpen horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea