Politika -
Polizia operazioa
Atxiloketen filtrazioaren ikerketa artxibatuta utzi du Fiskaltzak
Barne Ministerioak emandako datuak oinarri hartuta, pisu penalik ez duela uste du Fiskaltzak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak artxibatu egin ditu EPPK-ko abokatuen atxiloketak aldez aurretik filtratzearen harira abiatutako izapide informatiboak.
EFE albiste agentziari erabakiaren berri duten iturriek jakinarazi diotenez, Barne Ministerioak emandako azalpenak ontzat eman ditu Fiskaltzak eta filtrazioak pisu penalik ez duela argudiatu du.
Filtrazioa "nahigabe egin zen, prentsa bulegoaren akats baten ondorioz", gaineratu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea