Politika -

Hauteskunde primarioak

PSOEk 2014an aukeratuko du Gobernuko presidentegaia

Alderdiak 2014an egingo ditu hauteskunde primario guztiak.

PSOEren Exekutiba Federalaren bilera EFE
PSOEren Exekutiba Federala EFE
PSOEren Exekutiba Federalaren bilera EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak adierazi duenez, “alderdiak 2014a amaitu baino lehen egingo ditu hauteskunde primario guztiak”. 2015ean Gobernuko presidentegaia eta hauteskundeak egingo dituzte autonomia erkidegoetako hautagaiak aukeratuta izatea da alderdiaren asmoa.

PSOEren Exekutiba Federalak urteko lehen bilera egin du eta horren ostean prentsaurrekoa eman du Elena Valencianok. Gaurko bileran, alderdiak 2014 urterako duen estrategia aztertzeaz gain, hauteskunde primarioen egutegia ere aztertu dute. Larunbatean egingo den Batzorde Federalak onartu beharko du egutegia.

PSOEren idazkariordeak argi utzi du hauteskunde primarioen prozesua urtea amaitzerako osatuko dela.

Larunbatean Batzorde Federala egingo du PSOEk eta bertan onartuko dute barne-hauteskundeen egutegia. Rubalcaba ari da egutegia zehazten eta lurralde-agintari guztiekin elkarrizketak egiten ari da hori osatu ahal izateko.

Valencianoren aburuz, “hauteskunde primarioak egitea erabaki estrategikoa da, eta PSOEk asmatu egin behar du horiek deitzerakoan”. “2015a hauteskunde urtea izango da eta irteteko prest izango gara”, zehaztu du.

Valencianok adierazi duenez, “Exekutibaren bilerako parte hartzaileek Rubalcabaren esku utzi dute gai honen kudeaketa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea