Politika -

Noos auzia

Fiskalak 'konspirazioaren teoria bat' asmatzea egotzi dio epaileari

Bestalde, infantaren abokatuetako batek esan du ''pertsonalki'' ez duela uste epailearen konspiraziorik dagoenik. Bukatu da helegitea jartzeko epea.

Jose Castro Noos auziko instrukzio epailea. EFE
Jose Castro Noos auziko instrukzio epailea. EFE
Fiskalak epaileari eraso dio Cristina Borboikoa inputatzeagatik

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak Jose Castro Noos auziko instrukzio epailearen aurka egin du gaur, eta, Cristina infanta inputatzeko helburuz, "konspirazioaren teoria bat" asmatu izana egotzi dio.

Ministerio Publikoaren ordezkariak idatzi bat aurkeztu du Palmako 3. zenbakiko Instrukzio Epaitegian. Infantak iruzur fiskalik egin ez zuela ondorioztatzen duen txostenaren egileek peritu gisa deklaratzea eskatu du bertan. Hain zuzen ere, Zerga Agentziako ikuskatzaileek egin zuten ikerketa hori.

Hori horrela, fiskalaren ustez, "ezinbestekoa" da ikuskatzaile horiek otsailaren 8a baino lehen deklaratzea; hau da, infantak egin baino lehen egitea.

Infantaren abokatuak ez du konspiraziorik ikusten

Fiskalaren adierazpenen ondoren, Jesus Maria Silva infantaren abokatuetako batek esan du ''pertsonalki'' ez duela uste Noos auziko epailearen konspiraziorik dagoenik.

"Prozesuaren beste aldeetako batek planteatzen duenaren inguruan ez dut ezer esango. Dagoeneko esan dugu esan behar genuena, eta norbera da bere idatzien erantzule'', gaineratu du.

Infantaren beste abokatuak, Miguel Rocak, bestalde, otsailaren 8a arte adierazpenik egingo ez duela aurreratu du.

Bukatu da helegitea jartzeko epea

Gaur bukatuta da, 15:00etan, infantaren inputazioaren aurka helegitea jartzeko epaileak jarritako epea, eta auziko aldeek ez dute inputazio horren kontra idatzirik aurkeztu, iturri judizialen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea