Politika -
EPPKren bitartekariak
Naia Zuriarrain aske uztea erabaki du Velasco epaileak
Velasco epaileak deklaratzera deitu zuen Zuriarrain, ETAko preso bati "ohar bat" ematea egotzita.
Erredakzioa
Eloy Velasco epaileak Naia Zuriarrain aske uztea erabaki du gaur, eta ez du Zuriarrainen aurkako neurririk hartu.
Zuriarrainek Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du gaur, Asier Arzallus Goñi presoari Sevilla II espetxera "ETAren aginduak" zituen ohar bat eramatea egotzita.
ETAko presoen bitartekarien aurkako autoan jaso zuen Eloy Velascok Naia Zuriarrainen zitazioa. Polizia-operazio hartan, besteak beste, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak atxilotu zituzten.
Zuriarrain 2010. urtean Arantza Zuluetarekin batera atxilotu zuten, Halboka egituraren aurkako operazioan. Orduan ere Jon Enparantza atxilotu zuten.
Iturri judizialen arabera, iragan asteko operazioan, ETAk eta Koordinazio Taldeak presoei aginduak emateko oharrak espetxean sartzeko "sarea" desegin zuen Poliziak.